top of page

Garazi Kamio idazlearekin

Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar

Aurkezpena
Emakumearen egunaren karietara, 2016ko apirilean estreinatu zen Konpasetan: bidaia
intimo bat emakumeen istorioetan zehar. Alkizako Amañili elkartearen eskariz sortu zen emankizuna da eta, funtsean, musikaren historian zehar ibilbide xume bat egitea du
helburu. 2016ko abenduan, Donostiako 2016  Europako Kultur hiriburuak proiektu hau urtearen itxiera emateko Donostiako hiru kultur etxeetan emanaldi hau aurkezteko aukeratzen du.

2017  Musika Bulegoak babesten ditu emandako emanaldi gehienak.

Egitura
Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar egitasmoan sei emakumeren bizitza eta obra errepasatzen dira. Ibilbidea Kuban hasten da eta Euskal
Herrian du amaiera. Akordeoiaren laguntzaz, lehendabizi emakume bakoitzaren eta kantaren istorioa kontatzen da eta ondoren, emakumearekin lotuta dagoen pieza eskaintzen da.


Behar teknikoak:
Sonorizazioa ahotsa eta akordeoia aretoaren neurrian egokitua. Aretoan bertan baldin badago, bestela gure esku geldituko da.

Proiektore bat.
Argia: giro intimista sortzeko, baina testuak irakurtzeko gai izatea.
Bi aulki.

Kontratazioa: 656734984
susanaakordeoia@gmail.com
bottom of page