top of page
Musikariak:
Iban Gurrutxaga, Javi Perez, Susana Cencillo
Musika Modernoa,
New Orleansetik Euskal Herrira
Kontzertu didaktikoa
Bertan, musika modernoaren hasieratik abiatuko dira, New Orleans-etik, hain zuzen ere. Ondoren, 1920an Chicago-n eta New York-en jarriko dute begia, Jazz orkestra hadietan. 1940an bada fenomeno interesgarri bat, gitarra elektrikoaren sorrera. Honek, Blues elektrikoaren jaiotza ahalbidetzen du; hurrengo hamarkadan Rock and roll-a eta 1960an Pop Britainiarra. Eta Euskal Herrian zer? Momentu honetan sortzen da Ez dok hamairu kultur mugimendua, bertan Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo eta Mikel Laboa musikariek garrantzi handia izango dutelarik. Bukatzeko, 80. Hamarkadatik Euskal Pop - Rock-ari eta 90. hamakadan Ska-Punk-ari egingo diogu aipamen, gure garaiko musikara iritsiz.
Jakin badakigu kasu gehienetan, behintzat, entzuleari berri egingo zaiola eskaintzen dugun hori, horregatik hitza, garaian garaiko musika esanguratsuenaz lagunduta joango da.
Bidaia bat egiten da kronologikoki eta Amerikatik Euskal Herrira, musika zuzenean entzuteko aukera emanez. Eta beraiek, ikusle - ikasleek zenbait abestietan parte hartuko dute.
Kontratazioa irekita: susanaakordeoia@gmail.com
Momentu honetan 2021/ 2022, 2022/ 2023 :
Gipuzkoako Foru aldundiko Kultura Eskolan katalogoan gaude.
Emandako emanaldi batzuk:
Amezketa Kultur etxean,
Markina Xemein Kultur etxean,
La Salle - Berrozpe ikastetxea (3 saio).
Aieteko Kultur etxean (Literaktum),
San Vicente Paul Ikastetxea (Irun),
Aldapeta Ikastetxea (Donostia) (3 saio)







bottom of page